Barrundiako Udala

ORDUTEGIA

Menu

Erreserbatu Kiroldegia

FRONTOIAREN KUDEAKETA ELEKTRONIKOA

izena ematea:
Barrundiako Udaletxean

ANDROIDerako APLIKAZIOA DESKARGATU

RESERVA INSTALACIONES - TELCO S.L.

ERRESERBATU INSTALAZIOAK

WEB ARAKATZAILAEAREN BIDEZ

IOSerako APLIKAZIOA DESKARGATU

RESERVA INSTALACIONES - TELCO S.L.

Frontoiaren funtzionamendu berria

Urtarrilaren 20tik aurrera Barrundiako frontoiaren kudeaketa modu elektronikoz hasiko da funtzionatzen. Sistema berria txarteldun atezain automatikoaren bidezko sarbide batean oinarritzen da.

Txartela

Txartela udaletxean banatuko da eta 10 €-ko fidantza jarri beharko da.

Informazioa

Funtzionamenduari buruzko informazioa udaleko webgunean egongo da:
www.barrundia.eus

Informazioa udaletxeko tabloian eta Batzar Administratiboetako iragarki tauletan ere azalduko da.

Oharra

Badakigu hasierak zailak direla eta arazo edo zalantzak sor daitezkeela. Hala ere, sistema erabiltzen ikasi ondoren abantaila asko izango ditu. Edozein zalantza edo arazo izanez gero, udaletxera deitu eta laguntzen saiatuko gara.

Nola funtzionatzen du?

1. Erreserbak egiteko webgunea

www.reservainstalaciones.es/barrundia

 

2. Eguna eta ordua aukeratu

  • Berdea: ordu guztiak libre
  • Horia: ordu batzuk libre
  • Grisa: ezin da erreserbarik egin

Libre dauden orduak berdez agertuko dira eta okupatuta daudenak gorriz.

Erreserba egiten ari zaren bitartean, hautatutako tartea laranjaz agertuko da.

 

3. Lagunak gehitu

Nahi izanez gero, zure lagunak gehitu ditzakezu haiek ere txartelarekin atea ireki ahal izateko.

Erreserba amaitutakoan, sistemak baieztatuko du eta ordutegia gorriz agertuko da.

Gogoratu: Erreserba egiten duenak ordaintzen du.

 

4. Frontoira sartzea

Sartzeko, zuk edo zure lagunetako batek baimendutako txartela eraman behar du.

Erreserba hasi baino 10 minutu lehenago sartu ahal izango zarete.

  • Erreserba baduzu, atea irekiko da
  • Erreserbarik ez baduzu, atea ez da irekiko

5. Argia piztea

Argi gehiago behar baduzue, barruko irakurlean txartela pasatu behar da.

  • Hots bat entzungo da
  • Tenporizadorea aktibatuko da
  • Ordubetez argia egongo da

Sirena jotzen denean, berriz aktibatu ahal izango da txartela gerturatuta.

Gogoratu: Argiaren kostua aktibatzen duen txartelari kobratuko zaio.

 

6. Erreserba ezabatzea

Webgunean sartu, zure erreserbak kontsultatu eta nahi duzuna ezabatu.

Ohar garrantzitsua: Erreserba gutxienez 24 ordu lehenago ezabatu behar da. Bestela, kobratu egingo da frontoia erabili ala ez.

 

7. Fakturazioa

Udalak zure kontu korrontera bidaliko ditu fakturak.

  • Egindako erreserbak
  • Aktibatutako argi orduak

Gogoratu: Erreserbak fakturatuko dira erabili edo ez.

 

Galderak

Erreserba egin eta txartela ahazten badut?

Ezin izango zara sartu.

Horregatik gomendatzen da “nire lagunak” atalean jokalari guztiak sartzea. Haietako edozeinek ireki ahal izango du atea eta argia aktibatu.

 

Eta txartela galtzen badut?

Udalarekin harremanetan jarri txartela baliogabetzeko eta berri bat eskatzeko.

Ohar garrantzitsua: Erreserbak txartelari lotuta daude. Horregatik aurreko erreserbak ezabatu eta berriak egin beharko dira.

 

Eta pasahitza ahazten badut?

Pasahitza edozein momentutan aldatu ahal izango duzu.

  • “Pasahitza ahaztu duzu?” aukeran klik egin
  • Txartelaren zenbakia sartu

Beste edozein arazo

Hemen azaltzen ez den zerbait gertatzen bada, udaletxearekin harremanetan jarri eta laguntza eskatu.