Menu

Barrundiako Agenda

Audikana-Informazioa


Aurkezpena

Audikana Barrundia udalerriaren eta Aguraingo Eskualdearen barnean dagoen herri txiki bat da. Arabako Lautadaren erdialdean dago, Gasteizetik 15 kilometrora. Herri honen iparraldean Etura dago, hegoaldean Etxabarri UrtupiƱa, ekialdean Heredia eta Dallo daude, eta mendebaldean Mendixur.

Biztanleria

Audikana, herri txiki bat

Audikana betidanik biztanle gutxi izan dituen herria dela esan genezake. 1556. urtean, esaterako, bertan hogei bizilagun eta sei elizgizon bizi ziren soilik. Dena den, urteak joan ahala, herriko biztanleria hazi egin zen, eta 1786an 94 biztanle izatera iritsi zen. Gainera, morroi bat izan ezik, pertsona hauek guztiak nobleak ziren. XIX. mendearen hasieran kopuru hori mantendu zen, baina, I. Gerra Karlistak gogor jo zuen zonalde hau, eta horregatik, biztanleria 51 pertsona izatera jaitsi zen. Era horretan, XX. mendearen hasieran Audikanak 63 bizilagun zituen, 1950ean 54, eta 1970ean herri honetan 29 pertsona bizi ziren. Gaur egun, ordea, herrian 21 pertsona erroldan sartuta daude.