Menu

agenda de barrundia

Arabako Hiri Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketarako 2030 Plana


Arabako Foru Aldundian “Arabako Hiri Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketarako 2017-2030 bitarteko Plana” garatzen ari gara. Izena laburtzearren, honela deitu diogu: HHPa2030araba

http://www.pru2030araba.eus/eu/
Hauxe da HHPa2030araba prestatzeko lanetan herritarrek parte har dezaten berariaz sortu den webgunea.

Arabako udalerri batean bizi bazara, Planak eragin egiten dizu. Orri honen bidez unean uneko informazioa emango dizugu Plana prestatzeko lanetan egiten diren urratsei buruz, eta planari buruzko zeure iritziak, proposamenak eta ideiak bidaltzeko ere eskatu nahi dizugu.