Menu

agenda de barrundia

II. «Lautada Vital» Lehiaketa, Komiki + Film Laburra

{pdf=ComicsConcursoCuadrilla2018.pdf|1200|900|pdfjs}

{pdf=Cortos.pdf|1200|900|pdfjs}


OINARRIAK

XEDEA

Oinarri hauen xedea da Arabako Lautadako Kuadrillak antolatutako II. “Lautada Vital” Lehiaketaren baitako Komikien Ataleko parte-hartzea arautzea.
PARTE HARTZEA

Parte hartu ahal izango dute 15 urte k gorako (adin horretakoek barne) amateurrek, lana gaztelaniazkoa edo euskarazkoa baldin bada. Bakarka nahiz taldean parte hartu ahal izango da.

LANEN AURKEZPENA

Aurkeztutako lanek originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute; ez dira onartuko editatutako, argitaratutako edo beste lehiaketa batzu- etan saritutako lanak.
Lanak ondoko agiriekin batera aurkeztuko dira:

• Parte hartzeko eskabidea, behar bezala beteta.
• NAren fotokopia.
• Aurkezturiko lanaren egiletzari buruzko zinpeko adierazpena.
Agiriok gutun-azal itxi batean aurkeztuko dira, kanpoaldean lanaren izena eta zein modalitatetara aurkezten den adierazita.
GAIA ETA FORMATUA
• Egile bakoitzak gehienez 3 lan original aurkeztu ahal izango ditu.
• Gaia izango da Arabako Lautadako Kuadrilla deritzon eskualdeko on- dare etnogra ko eta kulturala, eta lanetan erabili beharreko teknika norberak aukeratuko du.
• Formatua A-4 izango da, errotulua eta orrialde-zenbakia jarrita, mar- korik gabe. Originalak babesteko, azetato-orriak, pula-papera edo antzekoak erabili ahal izango dira.
• Lanak 3 eta 5 orrialde bitartekoak izango dira.
• Lanek orrialde-zenbakia izan beharko dute; eta atzealdean, berriz, izena.
AURKEZTEKO LEKUA ETA EPEA
Lanak Arabako Lautadako Kuadrillan aurkeztu beharko dira.
Helbidea: Langarika Bidezidorra 4 – behea. Agurain (Araba)
Tel.: 945301200
Lanak aurkezteko epea 2018ko abenduaren 7an amaituko da.
SARIAK
Sariak hauek dira (dagokien zerga-atxikipenaren mende):

1. Saria gaztelaniazko komikiarentzat: 500 € 1. Saria euskarazko komikiarentzat:: 600 euro

Hautatutako lanak editatu eta argitaratuko dira hala erabakitzen den unean, grapa-formatuan eta 900 ale k gorako rada kaleratuta. Sariak adierazitako tokian eta egunean jaso beharko dituzte egileek eurek; bestela, haiek izendaturiko pertsona batek jaso ahalko du. HAUTAKETA ETA EPAIMAHAIA

Epaimahaia osatuko dute Arabako Lautadako Kuadrilla osatzen duten 8 Udaletako Kultura Zinegotzigoetako ordezkari banak, edo haiek eskuor- deturiko pertsonek; Euskara Teknikariak; komikietan aditua den pertso- na batek; eta Kultura Teknikari batek, ordezkari moduan.

Epaimahaiak 2018ko abenduaren 19 k aurrera hautatuko ditu sarituak. Epaimahaiak beretzat gordeko du lehiaketa hutsik adierazteko eskubi- dea, eta, halaxe egingo balu, erabakia apelaezina izango da.
LANEN ERAKUSKETA ETA JABETZA

Parte-hartzaileek lanaren jabetza intelektuala izango dute, eta Arabako Lautadako Kuadrillak beretzat gordeko du saritutako lanak zabaltzeko eskubidea. Modu inplizituan, baimena emango da lanetako irudiak edo edukiak erakusteko eta argitaratzeko, edozein bitartekoren bidez. Saritu gabeko lanak Arabako Lautadako Kuadrillan jaso ahal izango dira; horretarako, gehienez hamar eguneko epea izango da, sariak banatzeko ekitaldi k aurrera, zeina behar bezala zabalduko den.

SARITUTAKO ETA HAUTATUTAKO LANAK

Hautatutako lanek ezingo diete hirugarrenei eskubiderik eman. Sariak pilatu ahal izango dira.
Erakundearen eta parte-hartzaileen artean posta-trukea egongo da. Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek onartzea