Patioko Benta: Gastronomia, turismoa eta tokiko merkataritza uztartzen dituen espazio multifuntzional berria eskualdearen bihotzean
Barrundia udalerriak aurrerapauso bat eman du lehen sektorea biziberritzeko bidean, Centro Comercial Comarcal Patioko Benta garatuz, landa-merkataritzaren digitalizazioaren, jasangarritasunaren eta dinamizazioaren aldeko apustua egiten duen proiektu berritzailea.
Ekimen honek Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren babesa du, landa-eremuetako jarduera komertzialari laguntzeko dirulaguntza-programaren bidez.
Mendixur kontzejuan kokatua, komunikazio estrategikoen gune batean, Patioko Benta tokiko produktuak merkaturatzeko eta eraldatzeko erreferente gisa planteatzen da, Barrundiako eta eskualdeko (Arabako Lautada) ehun ekonomiko eta soziala indartuz. Merkataritza-gune berri, iraunkor eta irisgarri honek puntako teknologia du, zero kilometroko produktuen salmenta eta banaketa errazteko.
Tokiko kontsumoa, turismoa eta iraunkortasuna, Ikuspegi moderno batetik
Patioko Bentak turistak eta bertan bizi diren pertsonak erakarri nahi ditu. Horiek bertan aurkituko dute produktu autoktonoekin egindako platerak eskaintzen dituen pizza-jatetxea, udalerriko Turismo Bulegoa eta tokiko ekoizle eta merkatariak kontsumo-ohitura berrietara egokitzeko aukera ematen duen showroom fisikoa. Informazio guztia www.patiokobenta.eus webgunean dago eskuragarri.
Asmo handiko proiektu horren barruan, online salmentarako plataforma bat ere badago, eskualdeko ekoizleek osatua (www.market.patiokobenta.eus). Horri esker, edozein pertsonak eskaerak egin ditzake bere etxeko erosotasunetik, eta eraikin berriko leihatila hoztuetan jaso, baita ordutegi komertzialetik kanpo ere.
Azkenik, ekonomia zirkularraren eta energia-eraginkortasunaren printzipioekin bat eginez, Patioko Bentak hondakinen birziklapenerako edukiontziak, ibilgailu elektrikoentzako kargagune
bat eta kontsumo txikiko LED argiztapen-soluzioak ditu.
Laguntza ekonomikoa eta erakundeen konpromisoa
Barrundiako Udalak gidatzen du ekimen hau, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan, eta Europar Batasuneko NextGeneration laguntza-lerroak finantzatzen du. Inbertsioak landa-merkataritza modernizatzeaz gain, udalerriaren erakargarritasuna sustatu nahi du biztanleentzat eta turistentzat, eta komunitatearentzako topagune bihurtu.
Ekimen honekin, Barrundia landa-merkataritza iraunkorraren abangoardian kokatzen da, tradizioa eta berrikuntza uztartuz bere jarduera ekonomikoari bultzada berri bat emateko.
Harremanetarako informazioa: administrazioa@barrundia.eus
.gif)
