Ozeta (Ozaeta ofizialki) Arabako iparraldeko herri bat da, Barrundia udalerriko herriburua. 171 biztanle zituen 2004an. 1960-70ean antzeko populazioa zeukan; 160 biztanle, alegia.
Mugakideak
Mugakide ditu iparraldean Elgeako herria, mendebaldean Marieta-Larrintzar, ekialdean Hermua, eta hegoaldean Maturana eta Gebara.
Ingurune naturala
Elgeako mendilerroaren oinean dago Ozeta, mendilerro hori iparraldean duela; Aldaia mendia (790 m), aldiz, herriaren hego-ekialdean dago.
Ondasun nabarmenak
- San Joan Bataiatzailearen eliza.
- Urrutia jauregia.
- Isasmendi jauregia.
Zerbitzuak
- Kontsultategi medikoa.
Jaiak
Ekainaren 24an dira, San Joan Bataiatzailearen ohorez.