Menu

Barrundiako Agenda

Nola Heldu


Nola iritsi? Barrundiako udalerria Lautadako eskualdean dago, Arabako Lurralde Historikoko ipar-ekialdeko koadrantean. Iparraldetik, Gipuzkoako Lurralde Historikoarekin egiten du muga. N-I autobiak hegoaldeko muturretik zeharkatzen du udalerria, eta hiru irteera ditu, bat Agurainen, A-4006 errepidetik, beste bat Probintziako Iturrian, hori ere A-4006 errepidearekin bat egiten duena, eta hirugarrena Venta del Pation, A-3012 errepidera doana. Ozeta, Barrundiako udalerriko hiriburua, Gasteiztik 18 kilometrora eta Aguraindik 12 kilometrora dago. Araiatik ere irits daiteke Barrundiara, A-3012 errepidetik.