Menu

Barrundiako Agenda

Larrea


Larrea Barrundiako Udalaren baitako herrixka bat da. Araban dago, Euskal Herrian, Espainian, Gasteiztik 25 bat km-ra. 67 biztanle ditu eta 569 m-ko altitudean dago.

Festak

Uztailaren 4an, “El Barte”.

Abuztuaren 16an, San Roke.

Pertsonaia ospetsuak

Juan Perez Lazarraga (1550-1605): Larrea Dorretxeko jauna eta bere abizena daraman euskaraz idatzitako eskuizkribuaren egilea.

Bruno Villarreal (1802 – 1860): Armada karlistako ofiziala Lehen Gerra Karlistan, Arabako Komandante Jenerala eta Iparraldeko Armada Karlistako Mariskala.

Natura

Herria Barrundiako udalerriaren eta Aguraingo Kuadrillaren baitan dago, Gasteizko barruti judizialaren barruan, Araban.

Kokapena

1° 10′ 05″ eta 42° 53′ 49″ koordenadetan dago, barrutiko Mendebaldean eta beraren hiriburuko, Ozaetako, hego-mendebaldean, Gebara menditik (729 m) hurbil, 600 m inguruko altueran eta Zadorra ibaiaren ezkerreko ertzean, Uribarriko urtegitik gertu.

Geologia 

Herrigunea mikrita buztintsuez eta hainbat buztinez eraikitako lur-eremuaren gainean dago. Iparraldean, hasieran kareharrizko lur-eremua dago, eta ondoren mikrita buztintsuez, kareharri hondartsuez eta buztinez osaturiko lur-eremuak. Hegoaldean, mikrita buztintsuez eta lohitsuez osaturiko lur-eremuak daude.

Errolda

2010. urtean, 38 lagun zeuden erroldatuta; horietatik 13 14 urtetik beherakoak dira. Hala ere, asteburuetan eta udan biztanleria bikoiztu egiten da.