Otsailaren 17an, larunbatean, fruta arbol banaketa egingo dugu Ozaetan, Barrundian eta Donemiliagan bildutako sagar-barietate lokalenak, hain zuzen ere. HAZIAK Trukatzeko Sarearen eta Euskadiko Hazien Sarearen arteko elkarlanaren emaitza dira fruta arbolak. Iazko negutik udaberrira egin zen lan hori.Egun berean, Ozaetako hainbat gunetan, bildutako barietateak landatuko dira eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.Zuen baratze eta lorategietan landatzera animatu nahi zaituztegu, tokiko biodibertsitatea kontserbatzeko eta eskualdean dugun barazki- eta fruta-ondare garrantzitsua mantentzeko.Aldez aurretik, zuen interesa eta parte hartzea eskertzen dugu.