Menu

BTT – GEBARA – HEREDIA – GEBARA

BTT – GEBARA – HEREDIA – GEBARA

BTT – GEBARA – HEREDIA – GEBARA

Hurrengo ibilbidea Gebaratik abiatzen da Aldaia mendikatearen hegoaldeko arana inguratzeko. Herediaraino ailegatuko gara Zadorra ibaiaren ipar aldetik eta Gebarara bueltatuko gara Zadorraren beste ertzetik.

0 puntua (Gebarako Kale Nagusia): Gebaratik abiatuko gara, herriko goiko aldean dagoen Kale Nagusitik. Kale hau Ekialderuntz jarraituko dugu etxe berrien artean. Herriko azken etxeetara ailegatzerakoan, ezkerrerako kurba bat egin eta gero eskumara ateratzen den graba beltzeko pista bat hartuko dugu. Zuzen jarraituz Gebaratarren dorretxera ailegatuko ginateke.

1. puntua (gurutzebidea): Graba beltzeko pistatik jarraituko dugu Eturaraino. Pista hau Nordic Walking-eko ikurtxoekin markatuta dago.

2. puntua (Etura): Etura herrira ailegatzerakoan elizaruntz hurbilduko gara. Harri bide malkartsu batetik jeitsiko gara iturri eta harraska batetara (umeekin joanez gero aldapa labur hau oinez jeitzi daiteke).

3. puntua (Elizapeko iturria): Iturritik bide gurutze bat ikusiko dugu, eskumatara hartuko dugu hemen “todo-uno” partzelaria batetik. Hegoalderuntz jarraituko dugu bide honetatik korta bat pasatu arte, Audikanako eliza ikusten delarik eta errepidea metro batzuetara dugularik gurutze berri bat topatuko dugu.

4. puntua (gurutzebidea): Gurutzea ezkerretara hartuko dugu Ekialderantz. Aurrerago, eskumara kurba batetan eskonbro kontenedore pare baten albotik pasatuko gara. Jarraian, Audikanako eliza ikusten delarik eta errepidea metro batzuetara dugularik, gurutze berri bat topatuko dugu, ezkerretara egingo dugu gurutzean. Metro gutxitan Madalenalde jartzen duen poste batetara ailegatu arte..

5. puntua (Madalenalde gurutzea): Poste hau dagoen tokian gurutze bat topatuko dugu, guk ezkerretara egingo dugu, mendi alderantz, metro gutxi batuzetara PR-aren marka txuri-horia ikusiko dugu. Herediaraino PR-A 13 Posta Bidearekin bat egingo du gure ibilbideak.

6. puntua (langa): Langa bat igaro ta gero gure pista mendi bide batetan bilakatzen da, zailtasun gabekoa, baina maldan gora. Herediako Gainetarantz eramaten digun bide hau aran txiki eta polit batetik igarotzen da ametsen artean.

7. puntua (Herediako Gainak): Aldapa gora bukatu baino lehenago gurutze bat topatuko dugu, bertan PR-aren postetxo bat dago. Guk eskumara joko dugu PR-ak egiten duen bezala, ezkerretara eginez gero Aldaia mendirantz zuzenduko ginateke. Hemendik aurrera malda txikiagorekin, baina gora jarraituko dugu beste langa batetara ailegatu arte.

8. puntua (langa): Langa hau gainditu eta bidea gure alde jarriko da, partzelaria eroso eta maldan
behera jarraituko dugulako Herediaraino. 17

9. puntua (Heredia): Herriaren goikaldean agertuko gara, aldapa behara jarraituz Zuhatzolatik datorren errepidearekin bat egingo dugu, errepide hau eskumatara jarraituko dugu bidegurutze batetararte.

10. puntua (errepide gurutzea): Gainditu behar dugun errepide honek Agurain eta Gebara lotzen ditu. Guk errepidea pasatu eta parez-pare dugun partzelariatik jarraituko dugu. Metro gutxitara Zadorra ibaia gainetik doan zubitxotik ibiliko gara eta jarraian eskumatara egiten duen gurutze bat hartuko dugu beste partzelaria bat jarraitzeko Mendebalderuntz.

11. puntua (Etxe-korta): Zuzen-zuzen jarraitzen duen partzelaria hau asfalto bidean bilakatzen da isolatuta dagoen etxe eta abere korta baten aurretik pasatzerakoan. Aurrera jarraituko dugu Dalloraino.

12. puntua (Dallo): Dallo erditik pasatzen den errepidera ailegatuko gara, elizapean dagoen baskulan asfaltatutako bide bat sortzen da, hortik jarraituko dugu Audikanaraino.

13. puntua (Audikana): Audikanan sartu eta PR-A 13-rekin egiten dugu bat berriro ere, zati batez errepidea zapalduko dugu, baina 300 metro ingurura PR-aren postetxo batek eskumatara egiten duen partzelaria batetara zuzenduko gaitu. Zati batez hemendik jarraituko dugu.

14. puntua (Marantxona): Mararantxona herria zegoen lekua adierazten duen postea igaro eta metro gutxi batzuetara eskumaldera egingo dugu (aurrean autobidea dugularik). Gurutzea hartu eta jarraian PR-ko seinalizazio bat topatuko dugu. Aurrera egingo dugu eskumara egiten duen beste partzelaria bat topatu arte. Gurutze hau hartu eta aldapatxo bat gaindituta Gebarako dorrea bistan izango dugu. Ezker bihurgune bat egin eta errepide batetara ailegatuko gara, eskumatara egin eta kilometro erdira Gebarara ailegatuko gara.