2023ko BARRUNDIAKO UDALEKU IREKIAK
Datak: Uztailaren 3tik-28ra
Izena emateko orduan bi aukera daude:
Hamabostaldika:
1. Uztailaren 3tik 14era.
2. Uztailaren 17tik 28ra, (25 izan ezik).
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 10etatik 13etara
Kokapena: Barrundiako kiroldegian (Ozaeta).
Hizkuntza: Euskara.
Parte hartzaileak: 2013 eta 2019 (4-10 urte), biak barne, urte tartean jaiotako umeak.
Barrundian erroldatutako haurrek eta Barrundiarekin hitzarmena sinatuta daukaten
udaletan erroldatuta dauden pertsonek, lehentasuna izango dute. Eskaera eskaintza
baino handiagoa izanez gero, ez erroldatuak alde batera utziko dira, eta oraindik ere,
handiagoa baldin bada, zozketaz egingo da banaketa.
KUOTAK
hamabostaldia (Uztailaren 3tik 14era)
Erroldatuak: 57,25€
Ez erroldatuak: 85,87€
hamabostaldia (Uztailaren 17tik 28ra)
Erroldatuak: 51,52€
Ez erroldatuak: 77,28€
Kuota inskripzio-orrian adierazten den kontu zenbakitik pasako da.
Behin izen-ematea eginda eta kuota kobratuta, ez da ordaindutako dirua itzuliko.
IZEN EMATEA
Barrundiako udaletxean, ekainaren 20a arte.
Beharrezkoa da izen-ematearen epea errespetatzea.
OHARRA
Antolaketa arrazoiengatik, jarduera alda daiteke.