Menu

Barrundiako Agenda

IRAGARKIA 2016ko aurrekontu orokorrari hasierako onarpena ematea.


Udalbatzak, 2016ko ekainaren 2ko aparteko bilkuran, hasierako onarpena ematea erabaki zuen erakunde honen 2016ko aurrekontu orokorrari, halaber, lanpostuen zerrendari eta plantila organikoari.

Arabako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko 3/2004 Foru Arauak 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aipatutako espediente hori hamabost egun baliodunez izango da jendaurrean iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengoko egunetik aurrera. Epe horretan interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote Udalbatzari.

Adierazitako epean erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz, aurrekontua behin betiko onartutzat joko litzateke.

Guztiek jakin dezaten eta dagozkion ondorioak izan ditzan argitaratzen da iragarki hau,

Ozaeta, 2016ko ekainaren 2a.

{pdf=anunciopresupuesto.pdf|800|600|pdfjs}