Boilar, 12. 01206 Ozaeta (Araba) / Tel: 945 317 006 - Fax: 945 317 126
abarrundia.isabel@ayto.araba.eus / Ordutegia: 10:00etatik - 14:00etara.

Kontratazioa prozezua eta antolaketa dela eta, ekintza, ordutegi eta kuotetan aldaketak egon ahal dira.

IZEN-EMATEA

BARRUNDIAKO Udaletxean irailaren 23a arte. (Epea luzaezina da).

Tfnoa.: 945 317006

Izena-emateko orria osatu ondoren, nahitaezkoa da Barrundiako udaletxean entregatzea. Inskripzioa pertsonal eta besterenezina da.

Deskargatu izena emateko orria



 

OHARRAK

Nahikoa leku ez balego eskatzaile guztientzat, Barrundiako udalean erroldaturik dauden pertsonek izango dute lehentasuna. Erroldatuen artean eskatzaile baino leku gehiago egonez gero, zozketaren bidez erabakiko da.

Kuotak banku helbideratzearen bidez kobratuko dira. Hiru hileko kuotak osorik ordainduko dira, beranduxeago hasi edota jarduerak irauten duena baino egun gutxiagotan bertaratu arren (urria-abendua, urtarrila-martxoa eta apirila-ekaina).

Inskripzioa egin eta ikastaroa hasi ondoren ez da ordaindutako dirurik itzuliko. Jarduera batean baja emateko, Barrundiako udaletxean idatziz jakinarazi behar da, hiruhilabetea hasi baino lehen , bestela hiruhileko guztia kobratuko da.

Ikastaroen hasiera. Ikastaroak foiletoan aurkeztutako egunetan hasiko dira. Ikastaroren bat ateratzen ez bada, izena eman dutenei jakinaraziko diegu. Ez bada bestelakorik jakinarazten, ikastaroa esandako data eta ordutegietan hasiko da.

Kontratazio prozesua dela eta ordutegi, ekintza eta kuotetan aldaketak egon ahal dira.

Behin jarduerak hasita, lekurik badago, beste norbaitek parte hartu nahi badu, udaletxean jakinarazi beharko du.

Printzipioz, gutxienez 8 taldekide beharko dira jarduera abian jartzeko.

Ekintza aurrera ateratzeko, erroldatutako eta ez erroldatutako pertsona kopuruak kontuan har daitezke.

 


 

KIROLA

MANTENTZE GIMNASIA

Urriaren 2tik ekainaren 19a arte.

Iduia Jauregiko Kultur Etxean.

Astelehena, asteazkena eta ostirala.

10:00 - 11:00.

Hiruhileko kuota: Erroldatuta: 21,01€ // Ez errol.: 31,19€

14 urtetik aurrera.

PILATES

Urriaren 1etik ekainaren 19a arte.

Iduia Jauregiko Kultur Etxean.

ASTEARTEA; 16:30 - 17:30.

OSTIRALA; 18:30 - 19:30.

Hiruhileko kuota: Erroldatuta: 26,93€ // Ez errol.: 39,98€

14 urtetik aurrera.

YOGA

Urriaren 1etik ekainaren 18a arte.

Iduia Jauregiko Kultur Etxean.

ASTEARTEA eta OSTEGUNA.

1. taldea; 17:45 - 19:15

2. taldea; 19:30 - 21:00

Hiruhileko kuota: Erroldatuta: 40,40€ // Ez errol: 59,96€

14 urtetik aurrera.

OHARRA: Bi taldeak osatzeko pertsona nahikorik ez badago, jende gehiago dagoen taldea mantenduko da.

 

SPINNING (euskaraz)

Urriaren 2tik ekainaren 17a arte.

Iduia Jauregiko Kultur Etxean.

ASTELEHENA eta ASTEAZKENA.

1. taldea: 18:30 - 19:30

Hiruhileko kuota: Erroldatuta: 26,93€ // Ez errol.: 39,98€

14 urtetik aurrera.

 

ZUMBA (euskaraz)

Urriaren 2tik ekainaren 17a arte.

Iduia Jauregiko Kultur Etxean.

ASTEAZKENA.

20:00 - 21:00

Hiruhileko kuota: Erroldatuta: 13,55€ // Ez errol.: 23,72€

14 urtetik aurrera.

 


 

KULTURA

ESKULANAK eta PINTURA

Ikastaroaren iraupena urte naturaleko da eta ez ikastarokoa.

Ikastaroa abenduan bukatzen da eta izen-ematea aipatutako hilabetean irekiko da.

Nahi izanez gero, eta apuntatuta ez bazaude, azken hiruhilekorako izena eman dezakezu. 

 

ZUR LANKETA eta ALTZARIAK ZAHARBERRITZEA

Ikastaroaren iraupena urte naturaleko da eta ez ikastarokoa.

Ikastaroa abenduan bukatzen da eta izen-ematea aipatutako hilabetean irekiko da.

Nahi izanez gero, eta apuntatuta ez bazaude, azken hiruhilekorako izena eman dezakezu. 

 

LIBURUTEGIA

Irekita: Asteazken eta ostiraletan 17:00etatik 20:00etara.

KZGUNEA

Ikastaroei buruzko informazioa KZgunean.

Ordutegiak liburutegian ikusi ahal dira.