Menu

Frontoia

Frontoia

FRONTOIAREN KUDEAKETA ELEKTRONIKOA

izena ematea:
Barrundiako Udaletxean
945 317006

frontoiaren funzionamendu berria

Urtarrilaren 20tik aurrera Barrundiako frontoiaren kudeaketa modu elektronikoz hasiko da funtzionatzen; sistema berria txarteldun atezain automatikoaren bidezko sarbide batean oinarritzen da.

Txartel hau udaletxean banatuko da eta 10€ko fidantza jarri beharko da.

Nola funtzionatzen duen, udaleko web orrian agertuko da: www.barrundia.eus baita udaletxeko tabloian zein, Batzarre Administratiboenetan ere azalduko da.

Oharra: Badakigu hasierak zailak direla, traba eta oztopoak sortzen direla. Baina behin ikasita abantaila asko aurkituko diogu. Dena den, edozein zalantza edo zailtasuna dela eta, udaletxera deitu eta arazoa konpontzen edo zalantza argitzen saiatuko gara.

Nola funtzionatzen du? 7 pauso erraz:

1.- Txartela lortzea: udaletxean, ozaeta . Zerbitzuan izena eman behar da. Nahikoa da zure datuak eta kontu korrente zenbakia ematea erreserbak kobratzeko. Ez da derrigorrezkoa Barrundian bizitzea.

2.- Txartelarekin batera login eta pasahitza bat emanen dizute web orrira sartu eta erreserbak egiteko.

3.- Web orrira sartu eta frontoia erabiltzeko erreserba egin ezazu, oso erraza da:

www.reservainstalaciones.es/barrundia

Erreserbatu nahi duzun eguna hautatu: Berde baldin badago ordu guztiak libre daude, horia baldin badago ordu batzuk libre daude, eta gris baldin badago ezin da erreserba egin. Eguna aukeraturik, erreserbatu nahi dituzun orduak hautatu. Libre baldin badago berdez agertuko da, eta hartuta baldin badago gorriz. Erreserba egiten duzun bitartean, hautatzen duzun ordu tartea laranja kolorez agertuko da. Kontuan har ezazu erreserba ez dela gauzatuko sistemak hala adierazi eta hautaturiko orduak gorriz agertu arte. Nahi izanez gero, zure lagunak zein diren adierazten ahal duzu haiek ere haien txartelekin atea ireki ahal izateko (ez da derrigorrezkoa). Onartu ezazu eta zure erreserbak pilotalekuko atean dagoen irakurlean agertuko dira. Era berean, erreserben atalean agertuko da zenbat ordaindu beharko duzun egiten ari zaren erreserbagatik. Nahi izanez gero zure erreserbak inprimatzen ahal dituzu.
Gogoratu: erreserba egiten duenak ordaintzen du.

4.- Jolasteko, zuk edo zure lagunetako batek sartzeko baimena duen txartela eraman behar du.

Erreserba hasteko ordua baino hamar minutu lehenago sartu ahalko zarete frontoira. Nahikoa da txartela irakurlera hurbiltzea. Erreserba baldin baduzu irakurleak hots bat eginen du eta atea irekiko da. Erreserbarik ez baduzu edo kortesiazko ordutegian ez bazaude, hotsa luzeagoa izanen da eta atea ez da irekiko.

5.- Behin sartuz gero, nahikoa argi ez dagoela ikusten baduzue, frontoiko argia aktibatzen ahal duzue.

Nola? Oso erraza da; barnean dagoen irakurletik txartela pasatu (argi urdina). Hots bat entzungo duzu eta tenporizadorea aktibatuko da. Ordu beterako argia izanen duzu eta sirena jotzen duenean ,txartela gerturatuz berriz aktibatzen ahalko dituzu.
Gogoratu: Argia fakturatuko zaio aktibatzen duen txartelari.

6.- Erreserba bertan behera uztea ere oso erraza da:

Web-ean sartu, zure erreserbak kontsultatu eta nahi duzuna ezabatu. Ohar garrantzitsua: Udalak epemuga bat jartzen du erreserba ezabatzeko. Erreserba ezabatzen ahalko duzu 24 ordu lehenago. Denbora hori pasatuta erreserba kobratuko da, frontoia erabili edo ez.

7.- Udalak zure erreserben fakturak zure kontu korronte zenbakira bidaliko ditu.

Fakturan sartuko dira zure txartelaren bidez egin diren erreserbak eta aktibatu diren argi orduak.
Gogoratu erreserbak fakturatuko direla, erabili edo ez erabili.

galderak:

Erreserba egin eta txartela ahaztuz gero?
Ba, ezin izanen zara sartu. Horregatik, bat baino gehiago jostatu behar baduzue, komenigarria da nire lagunak atalean denak sartzea erreserba egiten duzunean. Hor sarturik dagoen edozein ireki ahalko du atea eta argia aktibatu; hori bai, erreserba zuk ordainduko duzu.

Eta txartela galduz gero?
Udalarekin harremanetan jarri baja emateko eta berri bat emateko.

Ohar garrantzitsua:
Erreserbak txartelari lotzen dira; horregatik, eginak zenituen erreserbak ezabatu eta berriz egin beharko dituzu. Bestela, irakurleak ez du atea irekiko galdutako txartelaren zain egonen baita. Erreserban lagunak sartu badituzu, haiek ireki ahalko dute.

Eta pasahitza ahaztuz gero?
Edozein momentutan aldatu ahalko duzu. Nahikoa izanen da sarbideko leihoan pasahitza ahaztu duzu? atalean klik egitea. Eduki ezazu txartela eskura, haren zenbakia eskatuko dizute eta.Eta ?Eta hemen aipatzen ez den zerbait gertatuz gero, udalarekin hitz egin, eta han argituko dizkizute funtzionamenduari buruzko zalantza guztiak.