18 eta 35 urte bitartean dituzu eta Arabako landa-eremuan etxebizitza baten bila zabiltza?
Arabalanda (Arabako Landa Garapeneko Elkarteen Federazioa), GAZ zerbitzuarekin (Eusko Jaurlaritzaren Emantzipaziorako Zerbitzua) lankidetzan, hitzaldi bat antolatu dugu, etxebizitza eskuratzeko dituzun aukera eta baliabideak ezagutzeko.
Saioan emantzipazioaz eta etxebizitzarako sarbideaz hitz egingo dugu, bai alokairuari bai erosketari dagokienez. Gainera, zalantzak argitzeko eta zure galderak egiteko aukera izango duzu.
- Noiz? Urriaren 6an.
- Nola parte hartu? Aurrez aurre edo online.
- Izen emateko esteka: https://docs.google.com/forms/d/1VYi__3kh8jIcic5JhzvSiV4r2oc7pQH6S4gq_pVVdEA/edit
- Izena emateko epea: Urriaren 5era arte.
Animatu eta parte hartu! Zure zain izango gara!
Barrundiako Udala
