Barrundiako Udala

ORDUTEGIA

Menu

Barrundiako Agenda 

Arantzazu Martxa

Irailak 5 — 2026

Egitaraua

13:30 — Meza, Kataliturri abesbatzaren partaidetzarekin.

14:30 — Bazkaria, SINDIKA jatetxean (Arantzazun), izena eman dutenentzat.

Norberaren kontura bazkaldu nahi izanez gero, ez da inolako arazorik izango.

Oso garrantzitsua

Izena emateko modua:

  1. Udaletxean izena eman. Epea abuztuaren 28an amaitzen da.
  2. Bazkariaren kuota honako kontu-zenbaki honetan sartu behar da:

ES79-3035-0051-11-0510034421

Kontzeptuan, izen-abizenak eta mahaikideen kopurua adierazi.

Bazkariaren prezioak:

  • Helduak: 21,70 € (kafea barne).
  • Haurrak: 15 €.

Ordutegia eta irteera-tokia

Oinez joango direnentzat

Irteera Larreako futbol-zelaitik izango da, 8:30ean.

Bidea oinez egin behar dutenak beren kabuz joango dira Larreara. Arantzazura 13:00etan iritsiko dira, gutxi gorabehera.

Autobusez joango direnentzat

Bi autobus aterako dira, honako ibilbide hauek egiteko:

  • 11:00etan — 1. autobusa: Heredia, Dallo, Audikana, Etura, Gebara, Maturana eta Marieta.
  • 11:00etan — 2. autobusa: Larrea, Hermua eta Ozaeta (udaletxe zaharraren plazan).

Elgeakoek Ozaetan hartuko dute autobusa.

Mendixur eta Etxabarri Urtupiñakoek Maturanan hartuko dute autobusa.

Autobusak Arantzazura 12:30ean iritsiko dira, gutxi gorabehera.

Arantzazutik 18:00etan aterako dira, gutxi gorabehera.

Autobusa doan da.

Barrundiako Udala
Telefonoa: 945 317 006