Menu

agenda de barrundia

Oxigeno euskarari 2017


Barrundiako gaztetxoenen artean euskararen erabilera sustatzeko asmoarekin, aurten ere oxigeno Euskarari ekimena martxan jarriko da.

Euskara eta mendia ‘Oxigenoa Euskarari’ proiektua osatzen duten bi ardatz nagusi dira.

EUSKARA – Ikasgelatik kanpo gazteen artean euskara- ren erabilera indartzeko sortu zen proiekto hau.
Mendi gidariez lagunduta, Euskal Herriko mendi eta herri ez- berdinak ezagutu, eta egun osoko irteera hauetan eus- kararen erabilera uztartuko da.

MENDIA – Mendia eta natura maitatu eta errespeta- tzeaz gain, ondo ezagutzea eta berarekin disfrutatzen ikastea ezinbestekoa deritzogu, horregatik gure ihardunaldien ardatz nagusitzat mendiko kirola dugu, mendi irteerak, eskalada ikastaroak, mendian orientaziorako oinarriak irakasten dizkiegu.
Ekimenaren lehen irteera martxoaren amaieran izango da, eta izen-emate epea martxoaren 9an irekiko da.
Gurasoekin bilera martxoaren 23an egingo da, baina informazio gehiagorako edo zalantzak argitzeko idatzi mezu bat hurrengo helbidera: baieuskararibarrundia@gmail.com

{pdf=OXIGENOAEUSKARARI2017.pdf|800|800|pdfjs}