Menu

4t@da: Lautadako gazteon-lehia

4t@da: Lautadako gazteon-lehia


GAZTEEK EUSKARAZ LEHIATZEKO GINKANA

4T@da

Lautadako kuadrillak sareko ginkana antolatuko du 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat. Gazteek proba dibertigarrien bidez sarean euskaraz dauden aukerak ezagutu ditzaten da helburua.
Banaka edo taldeka hartu daiteke parte eta guztira Internet bidez egiteko bost proba dira
gazteek bete beharko dituztenak. Otsailaren 27ra bitarte egongo da zabalik ginkanetan izena emateko aukera. Gazteek beraien kuadrillako ginkanan parte hartzeko izen emate orria bete beharko dute eta jadanik eskuragarri daude Facebooken, honako orrian:

-Lautadako koadrila: 4tada

Gazteek bost proba bete beharko dituzte bost asteren buruan eta ginkanari amaiera emateko sari banaketa ospatuko da. Probak honako egunetan argitaratuko dituzte Facebookean:

1 proba: Otsailaren 27an.
2.proba: Martxoaren 6an.
3.proba: Martxoaren 13an.
4.proba: Martxoaren 20an.
5.proba: Martxoaren 27an.
Apirilaren 3a izango da proba guztiak aurkezteko azken eguna

Ginkanako probetan puntu gehien egiten dituenak irabaziko du ginkana eta 300 euroko bono
saria jasoko du, hainbat komertziotan erabiltzeko. Bigarren taldeak, berriz, 200 eurokoa
irabaziko du. Parte hartzen duten guztiek izango dute sariren bat eramateko aukera, probak egin
dituzten guztien artean sari berezi bat zozketatuko baita sari banaketa egunean.

Izena eman, probak egin eta SARIAK IRABAZI!
Otsailetik Apirila bitarte, internet bidezko 5 proba Izena emateko:
Email bidez: 4tadagaztelehia@gmail.com
Whatsapp: 673 322 038
Facebook: 4tada
Twiter: 4tadalehia
Epea: Otsailaren 6tik 27rarte

600€ bono saritan!